Helburuak

Photo F. Perdan, archive Museum of Gorenjska

Photo F. Perdan, archive Museum of Gorenjska

Proiektuak, pertsona nagusiek iraganeko hamarkadetan bizi izandakoaren testigantzen bidez memoria soziala berreskuratzea eta partekatzea du helburu. Era honetan, ondorengo belaunaldien formatzaile bihurtuko dira, bestela galdu egingo litzatekeen eguneroko bizimoduaren memoria transmitituz.

Banakako memorietatik abiatuz, proiektuan zehar tokiko komunitate baten memoria soziala eraikiko da, XX. mende erdialdeko hamarkadetan gure gizarteetan gertaturiko trantsizioa agerian utziko duten hainbat alor ikertuz: familia, lana, aisia, eskola, maitasuna, genero sistemak, teknologia…

Horrela, zera espero dugu:

  • pertsona nagusiek tokiko komunitatean aktiboki parte hartzea lortzea
  • pertsona nagusiek, heldu gazteak barne hartzen dituen gizarteko beste partaideen ikaskuntzan egiten duten ekarpena handitzea
  • pertsona helduak bizi diren komunitateaz duten ezagutza eta esperientzia agerian jartzea eta balioestea
  • iraganeko bizimodua eta horrek gure gizartean zein eragin izan duen hobeki ezagutzea
  • belaunaldi arteko eta familiaren baitako ikaskuntza sustatzea eta belaunaldien arteko hutsunea murriztea
  • lekuko nortasuna eta komunitatearen partaide izatearen sentimendua indartzea.

Comments are closed.