Memoria eta Ikaskuntza

sembet-eu-02Memoriak etengabe eraikitzen eta ahazten dira. Alde batetik, norberaren memoria dago, zure oroitzapenek osatzen dutena, eta bestetik, memoria soziala dago.

Memoria soziala deritzogu pertsona talde jakin batek komunean historia bat partekatzen duenean. Azken hau, nortasun indibidual eta kolektiboa mantentzeko gakoa da.

Belaunaldi arteko ikaskuntza adin guztietako pertsonek batera eta batak bestearengandik ikasteko modua da. Ezagutzaz ez ezik, gure gizarteen zahartzearen testuinguruan elkarrenganako gerturatzeaz eta kapital soziala nahiz gizarte kohesioa garatzeaz ere ari gara.

Aniztasun sozial eta kulturalen, gure gizarteko indibidualismoaren nahiz teknologia berrien eta hedabideen eraginez, balore kultural, etiko eta sozialen transmisioan familien rola aldatu egin da.

Gizarte baten garai edo alderdi jakin bateko memoria soziala eraiki eta partekatzea, garai batean familia barneko testuinguruan gertatzen zen nagusiengandik belaunaldi berrienganako ezagutzen, jarreren eta trebezien transmisio modu bat da.

Comments are closed.